Lunch atop a Skyscraper | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1932 |
Izenburua | Lunchtime atop a Skyscraper |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | GE Building |
Bilduma | Bettmann Archive (en) |
Koordenatuak | 40°45′32″N 73°58′46″W / 40.75897°N 73.97939°W |
Lunch atop a Skyscraper (euskaraz: «Hamaiketakoa Etxeorratz gainean») 1932an AEBtako New York hiriko Manhattango RCA eraikinaren (gaur egun GE eraikina) eraikuntza lanen azken hilabeteetan zehar ateratako zuri-beltzeko argazki ospetsu bat da.
Argazkiak 256 metroko (846 oin) garaieran laneko etenaldi edo atsedenaldi batean zehar patxada ederrean hamaiketakoa jaten, erretzen, kafea edaten eta egunkaria irakurtzen ari diren hamaika langile irudikatzen ditu. Argazkia bat-batekoa dela dirudien arren, aurrez ongi prestatutako eszenografia batez osatua dago. 1932ko urriaren 2an New York Herald Tribune egunkariaren igandeko gehigarrian argitaratu zuten.[1] Gaur egun argazkiaren negatiboen jabea Corbis agentzia da.
Garai hartan agentzia batek argazkilari bat argazkia ateratzera bidaltzen zuenean bere izenik ez ipintzeko ohitura zegoenez, argazki honen egilea ezezaguna izan zen.
Jende askok maiz eta modu okerrean argazkiko eraikina Empire State eraikina dela uste du, baina ez da hala. 2003an egiletzat Charles C. Ebbets argazkilaria jo zen, haren familiak aurkeztutako frogek arabera bera ustezko egilea zela adierazten baitzuten.[2] Modu okerrean Lewis Hine argazkilaria ere egiletzat jo izan duenik ere bada.
Natxo Ibarguen izena zuen habe baten gainean ageri den gizonetako batek. Ezkerretik hasi eta bigarrena, Matty O'Shaughnessy irlandarrari sua ematen. Ibarguen balmasedar igeltsero bat izan zen, eta 1919. urtean egin zuen alde Argentinara, soldadutzatik ihesi. 1925. urtetik aurrera bizi izan zen New Yorken.[3]